Liburutegian odola emango dute gaur arratsaldean
Saioa 16:30a aldera hasiko da, eta 20:10 inguruan bukatzea aurreikusi dute. Odol emaile berriei dei egin diete arduradunek.
Odola emateko saioa antolatu dute gaur arratsalderako, 16:30etik 20:10 arte, herriko liburutegian. Ohiko odol emaileei telefonoz deituko diete arduradunek aurretiko hitzordua emateko; berriei gonbit berezia egin diete, lehen aldiz odola ematera bertara daitezen.