Sorgintxulo eta Basanoaga lotzen dituen igogailua, hilabetez itxita
Birgaitze lanak direla medio, bi kaleen artean dagoen igogailua ezin izango da erabili datorren astelehenetik irailaren 23ra arte.
Birgaitze lanak direla eta, datorren astelehenetik (hilak 23) hilabetez (irailaren 23ra bitarte), bi egun horiek barne, Sorgintxulo eta Basanoaga kaleak lotzen dituen igogailua itxita egongo dela iragarri du Errenteriako Udalak.