2008 eta 2009an jaiotako neskei dei egin die Allerruk
Lezoko futbol klubak taldea osatzeko 12 eta 13 urteko gazte kirolariak behar dituela iragarri du sare sozialen bidez. Oraindik izena eman daiteke.
Hilaren 10ean hasi zituzten entrenamenduak Allerruko neska-mutilek. Allerru Kirol Ekarteak sare sozialen bidez iragarri du denboraldi berriari hasiera eman eta taldea osatzeko 2008 eta 2009 urteetan (12 eta 13 urtekoak, alegia) jaiotako neskak behar dituela. Ez dute baldintzarik jarri hartarako, futbolean aritzeko gogoa izatea besterik.
Izena emateko edota informazio gehiago eskuratzeko 650 27 45 93 telefonora deitzeko eskatu du taldeak.
