Antxotarrek odola emango dute gaur, 16:30etik aurrera
Ohi bezala, barrutiko kultur etxean egingo dute arratsaldeko saioa. Dagoeneko emaile direnei telefonoz emango diete hitzordua aurretik.
Odola emateko saioa egingo dute gaur arratsaldean Antxoko kultur etxean, 16:30etik 20:10a arte, gutxi gorabehera. Ohiko emaileei telefonoz hots egingo diete arduradunek, pilaketak saihesteko asmoz, aurretiko hitzordua emateko; boluntario berriak -18 urtetik gorako gazteak nagusiki- animatu nahi izan dituzte elkartasun keinuarekin bat egitera.
