Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Udaren bukaeraz gozatzeko jarduerak eskainiko dituzte Oarsoaldean

Eskualdea osatzen duten lau udalerriez gozatzeko plangintza osatu du Oarsoaldea Garapen Agentziak. Irailera arteko zerrenda egin dute.

Tren Berdean asteazkenero bisita daiteke Arditurri, Oiartzundik abiatuz. Irudia: Mendi Urruzuno.
Olaia Gerendiain
Oarsoaldea
2021/08/18

Oarsoaldea Garapen Agentziak eskualdea osatzen duten lau udalerrietan gozatua hartzeko jarduera zerrenda bat osatu du. Ondorengoa dira udari bukaera emateko Errenteria-Orereta, Pasaia, Lezo eta Oiartzunen datozen egunetan egin daitezkeen ekintzen ideia batzuk:

 

  • Errenteria-Orereta: Aiako Harriko Parke Naturalean eta Lau Haizeta parkean ibilbide gidatuak. Guztiak goizeko 10:00etan hasiko dira baina eguna eta hasiera puntua ezberdinak dira. Beharrezkoa da Errenteriako Turismo Bulegoan aldez aurretik erreserba egitea, 943 49 45 21 telefonoan edo posta elektroniko bidez.
    • Lau Haizeta Parkea eta Txoritokietako Estazio Megalitikoa. Irailak 11 eta 19, eta urriak 9. Abiapuntua: San Marko Gotorlekua. Iraupena: 3 ordu.
    • Aizpitarteko leizeetako aztarna paleolitikoak. Irailak 5 eta 25, eta urriak 17. Abiapuntua: Listorreta-Barrengoloiako Parke Naturaleko Bulegoa. Iraupena: 1’5 ordu. Aurkikuntzaren ondorioz, leizeak itxita daude, beraz bisita gidatua eginez baino ezin izango da barruan sartu.
    • Añarbeko Baso-Erreserba. Hilak 22 eta 28, eta urriak 3 eta 23. Abiapuntua: Idoia, Susperregi jatetxeko aparkalekua. Iraupena: 4 ordu.

 

  • Pasaia: Hainbat itsas jarduera antolatu ditu Mater ontzi museo ekoaktiboak. Informazioa eta erreserbak (beharrezkoak) mezua bidaliz edo 619 81 42 25 zenbakira deituz egin daitezke. Honakoak dira datozen egunetakoak:
    • Bihar, osteguna: Pistaz-pista Pasai San Pedro.
    • Hilak 26, osteguna: Arrain lonjara bisita.
    • Hilak 28, larunbata: Antxoa kontserba tailerra.
    • Hilak 29, igandea: Itsas hondakinen bilketa Alabortza senadian.

Piraguan eta paddle surf-ean aritzeko aukera ere izango da badian. Beharrezko materiala aloka daiteke norbere kontura praktikatzeko, eta nahiago duenak gida baten laguntza ere jaso dezake. Bi dira zerbitzu hau eskaintzen dituen enpresak: Pasai Donibaneko kirol guneak piraguak eta paddle surfa ditu  (943 34 53 71) eta Pasaia Kayakek piraguak soilik (644 67 27 22).

 

  • Lezo: Olazar – Lorbide mendi ibilbidea.
    Erdi mailako mendi-ibilbide zirkularra da, 4,5 kilometrokoa, edonork oinez egiteko pentsatua. Ibilbidea Jaizkibelen hegoaldetik doa eta baserri ederretako guneak zeharkatzen ditu.
    Ibilbide horren eta Lezoko beste ibilbide batzuen esku-orria Errenteria-Orereta eta Oiartzungo turismo bulegoetan eskura daiteke.

 

  • Oiartzun: Arditurriko Parketxeak antolaturiko jarduerak.
    • Mineralen bila ibilbide gidatua. Hilaren 22an (datorren igandea), Aiako Harria Parke Naturalaren inguruan, Arditurriko meatze gunean hain zuzen, ibilbide gidatua eskainiko da mineral eta meategien aztarnak ikusteko.
      Erreserbak eta informazio gehiago: 943 49 50 69 edo 688 89 50 68 telefonoetara deituz ala posta elektroniko bidez.

 

Goiko proposamen horiez gain, beste jarduera batzuk ere antolatu dituzte hainbat entitatek abuzturako, kasu, itsas bidaia Donostiako portutik Albaolara Lucretia belaontzi klasikoan, Arditurriko meategira bisitak Tren Berdean edota bisita gidatua Jantziaren Zentroan. Horien gaineko informazio gehiago Errenteriako Turismo Bulegoan jaso daiteke, baita telefonoz deituz (943 49 45 21) edota posta elektroniko bidez mezua idatziz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.