Udaletxeko ikurrina lapurtu eta puskatu izana salatu du udalak
Jazotakoa "bandalismotzat" jo du Jesus Mari Martiarena alkateak eta gertaera hauek herriari "min handia" egiten diotela uste du.
Lezoko udaletxean zegoen ikurrina puskatu eta lapurtu egin dutela eta bertako atean dauden lanparetako bonbillak lapurtu dituztela salatu du gaur udalak. Gertaera hauek asteazken goizaldean izan zirela uste dute.
Jazotakoa “bandalismotzat” jo du Jesus Mari Martiarena alkateak eta honako hitz hauek esan ditu: “Zertarako nahi dute ikurrina erraldoi bat? Herriari min handia egiten diote horrelako gertakari eta jarrerek”.
Azkenik, herritarrei udalak eskatu die “mesedez, gizalegez” jokatzeko.