2021/8/27

Bihar Ilargi Arrizabalagaren eta Anne Etxegoienen kontzertuak

Kilometro Lezo egitarauarekin jarraituz, bihar bi kontzertu eskainiko dira Herri Eskolan: Ilargi Arrizabalaga eta Anne Etxegoien.

Euskotren Ligara igotzeko play-offean sailkatzeko borrokatuko du Hibaikak

Larunbatean bukatuko da ETE Liga, eta igoerarako txartela lortzeko aukera garbia du Hibaikak. KAE 1-erako play-offean ez da eskualdeko ordezkaririk egongo.

Salamancako espetxeraino elkartasun bulkada helarazi diote Iñaki Bilbaori

Atzoko elkarretaratzean argi utzi zuten gertukoek komunikazioa guztiz eten duela euskal presoak, eta beraz, inork ezin duela jakin bere benetako egoera zein den.

Urritik ekainera arte eskainiko dute zerbitzua ludotekek

Izena emateko epea irailaren 15etik 30era egongo da zabalik. Trintxerpe-San Pedro, Donibane eta Antxoko zentroetan 4-12 urte arteko haurrak hartuko dituzte.

Irailaren 16ean irekiko dituzte ateak Pasaiako hiru gaztelekuek

Trintxerpe-San Pedro, Donibane eta Antxoko udal gaztelekuen ateak zabalik egongo dira ostegun, ostiral eta larunbat arratsaldeetan.

Koronabirusa. COVID-19. Datu ofizialak.

COVID-19: Lezo eremu laranjara igaro da eta Pasaia eremu gorritik atera

Lezoko egoera epidemiologikoak okerrera egin du. Horregatik, eremu horitik laranjara pasa da. Bestalde, Pasaia izan da hobera egin duen bakarra, aldiz, Oiartzunek eremu gorrian jarraitzen du eta Errenteria-Oreretak horian.

Gehiago