COVID-19: Lezo eremu laranjara igaro da eta Pasaia eremu gorritik atera
Lezoko egoera epidemiologikoak okerrera egin du. Horregatik, eremu horitik laranjara pasa da. Bestalde, Pasaia izan da hobera egin duen bakarra, aldiz, Oiartzunek eremu gorrian jarraitzen du eta Errenteria-Oreretak horian.
Azken lau egunetan,(abuztuaren 23tik 26ra) 70 pertsona kutsatu dira koronabirusagatik Oarsoaldean. Aurreko asteko astelehenetik ostegunera (hilaren 16tik 19ra) 14 gehiago zenbatu ziren. Abuztuaren 21 eta 22ko datuekin alderatuz, Lezo izan da okerrera egin duen herri bakarra, asteburuan 263ko intzidentzia tasa bildu zuen eta gaur 394koa da. Beraz, eremu horitik laranjara pasa da.
Eremu gorrian egoten jarraitzen duen herri bakarra Oiartzun da. Bestalde, Pasaiak hobera egin du eta gaur eremu laranjan dago. Errenteria-Orereta beste aste betez eremu horian mantendu da beherako joerarekin.
Datuak zifretan:
Errenteria-Orereta: Tasa: 228 (aurreko astean 254koa zen) Kutsatuak: 30 (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 6-9-4-11
Oiartzun: Tasa: 472 (aurreko astean 569koa zen) Kutsatuak: 15 (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 5-2-5-3
Pasaia: Tasa: 340 (aurreko astean 419koa zen) Kutsatuak: 13 (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 4-5-3-1
Lezo: Tasa: 394 (aurreko astean 247koa zen) Kutsatuak: 12 (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 1-4-4-3