Asteburuan COVID-19agatik 21 kutsatu Oarsoaldean, aspaldiko zifrarik baxuena
Bukatu berri den asteburuan zortzi positibo izan dira Errenteria-Oreretan, sei Oiartzunen, lau Lezon eta hiru Pasaian. Tasak, oro har, beherantz.
COVID-19aren bosgarren oldarraldia apaltzeko bidean jarraitzen dute Oarsoaldeko herrietan. Asteburuan osasun zerbitzuek 21 kutsaturen berri izan dute egindako probetan; aurreko asteburuan (hilaren 20tik 22ra) 31 izan ziren kutsatutakoak. Asteburu honetan jasotakoen artean, zortzi kasu Errenteria-Oreretakoak dira, sei Oiartzungoak, lau Lezokoak eta hiru Pasaiakoak. Horiek aspaldian lau herrietan izandako zifrarik baxuenak dira.
Lezon kenduta (eremu gorrira itzuli da), astetik astera 100.000 biztanleko tasek beherakada izan dute. Jarraian dagoen koadroan, horien eta asteburuko kutsatuen zerrenda.
- Errenteria-Orereta. Tasa: 209 (hilaren 22ko igandean 244koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 3-2-3.
- Pasaia. Tasa: 316 (hilaren 22ko igandean 437koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 1-1-1.
- Oiartzun. Tasa: 482 (hilaren 22ko igandean 550ekoa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 5-0-1.
- Lezo. Tasa: 411 (hilaren 22ko igandean 263ekoa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 0-3-1.