Touring bigarren, Errenteria Hiria txapelketan
Añorgak irabazi du Touringek antolatutako Errenteria Hiria Txapelketako aurtengo ekitaldia. Larunbatean jokatu zuten finala Añorgak eta Touringek.
Añorga taldeko ordezkaria garaikurra jasotzen. Argazkia: Touring Larunbatean jokatu zuten Errenteria Hiria Txapelketaren finala Fanderiako zelaian. Touring eta Añorga aritu ziren aurrez aurre eta berdinketarekin amaitu zuten partida, 1-1. Penaltietan erabaki zuten txapelketaren aurtengo ekitaldiaren irabazlea, eta Añorga izan da. Joan den asteartean abiatu zuen Touringek txapelketa.
