Txistu doinuek alaituko dute oporraldi ostea
Erdialdeko kaleetan barrena egingo du diana Udal Txistularien taldeak datorren igandean.
Oporrak amaituta, igande honetan bertan kalea hartuko dute berriro txistu doinuek. Udal txistulari taldeak beti bezala fin helduko dio egitekoari, eta gainera, bi aste hauetan izango den estropada giroari keinu egingo dio Kontxako Bandera jokatuko dela eta. Traineru eta batelariekin lotutako doinuak aukeratu ditu txistulari taldeak zehazki, Pablo Sorozabal Mariezkurrenaren Batelarien zortzikoa doinua eta Jose Ignacio Ansorena Minerren Estropadetako zortzikoa joko dute 09:00etan hasita.