Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Bertsolari aldizkariaren bertso paper lehiaketa, Legorbururen poltsikora

Ama eta alaba nerabearen arteko harremanean oinarritu du bere lana Legorburuk, minbizia hizpide, esperantzari lotuta.

Iñigo Legorburu artxiboko irudi batean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/08/31

Zaila izango da Iñigo Legorburu idazle errenteriarra ezaguna ez duen ipuin, kontaketa labur, bertso paper lehiaketa aurkitzea. Aurkezten den gehientsuenetan, gainera, sariren bat lortzen du. Beste sari batekin heldu da errenteriarra, orain: Bertsolari aldizkariak antolatu duen lehenengo bertso paper lehiaketan lortu duen lehen sariarekin zehazki. 30 urte bete ditu aurten Bertsolari aldizkariak, eta aitzakia horrekin antolatu du lehenengoz sariketa.

Legorburuk,  Bularretik mintzo bertso sorta aurkeztu zuen lehiaketara. Ama eta alaba nerabearen arteko harremanean oinarritu da lana osatzeko errenteriarra. Azken bertsoaren erdira arte mantendu du inkognita egileak, eta irakurleak orduan jakingo du minbiziaz mintzo direla ama-alabak, eta esperantzari lotuta ari direla. Xabier Leteren Amaren Bularra doinua aukeratu du Legorburuk sortarako.

Errenteriarra pozik azaldu da eta harro emaitzarekin, eta bere lana, txapelketara helduen mailan aurkeztutako beste hamabost lanekin batera argitaratu dute jada Bertsolari aldizkariaren udako alean. Gainera, Oskar Estanga bertoslariak irabazle izan diren bertsoak musikatu eta sare sozialen bidez zein podcast eta Youtube kanelatatik zabalduko dituzte.

Bertso idaztien zabalkundeari mesede egingo diola horrek uste du Legorburuk: “Arlo horretan ez gara asmatzen ari. Bertsoa gaur egungo komunikazio moduetara bikain egokitzen da, azkarra eta barneratzeko erraza delako. Gainera, asko eta askok gai sozialak ikutzen dituzte, denoi eragiten dizkigutenak, eta horrek, oso hurbilekoak bihurtzen ditu”.

Bertso sorta osorik ondoren.

BULARRETIK MINTZO

Doinua: Amaren bularra (X. Lete)

1

Hitzartuta bezala,

ilunabarrean

aspaldiko promesa

baten aparrean

hasi da abentura…

diot marmarrean

nerabea zarela

ahaztu xamarrean.

Estrainekoz, eskutik

estilo zaharrean

nerbioek barrutik

gu jan beharrean…

Normaltasun eria

denez indarrean

zenbat lehenengo aldi,

aldi bakarrean!

3

Emozioz dardarka

daukazu kokotza

baina ausarki moztu

dizute mototsa:

Ama, bizi duzuna

gaur ez zait arrotza,

zure ile-ordea

jada ez da motza!

Kimio, goragale

ta beldur bakoitza

urrun nabari ditut,

urrun heriotza!

Hil ordez, ile-orde…

ta akabo lotsa!

Bularraren ordezko

dut zure bihotza.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.