Barrutiko farora eta puntetara doan bidea iraila hastearekin batera irekiko dute. Udal arduradunek aurreikusitako epea bete da.
Emakumeetan Hondarribia, Hibaika eta San Juan joango dira zazpi plazetako baten bila; gizonetan, Hondarribia, San Pedro, San Juan eta Hibaika.
EGA edo euskara maila baliokidea eskatuko dute lan poltsa osatzeko. Kontuan hartuko dituzte komunikazioari buruzko ezagutzak izatea.
Ama eta alaba nerabearen arteko harremanean oinarritu du bere lana Legorburuk, minbizia hizpide, esperantzari lotuta.
Mahaiaren gainean jarri diren proposamenak aztertzeko kontraste saioak egingo dituzte irailean zehar, arloka. Azarorako osatu nahi dute plana.
Santusene eta Elorrondo kaleetan lanak egiten ari dira, eta obrek bihar eragin zuzena egingo diote bi kaleei. Autoa garajetik ateratzeko eskatu dute.
Argiak, kamera... Moda! erakusketarako bisita gidatu bereziak egingo ditu Jantziaren Zentroak irailaren 11, 18 eta 25ean. Zinemako historian ikur izan diren hamar jantziren kopiak bildu dituzte erakusketa horretara.
Lezoko Baratze Parkeko erabiltzaileen zalantzak argitzeko zerbitzua 18:00etatik 19:30era izango da herriko gunean.