Asteazkenean izango da Furgobaratza Lezon
Lezoko Baratze Parkeko erabiltzaileen zalantzak argitzeko zerbitzua 18:00etatik 19:30era izango da herriko gunean.
Ohiko bisita egingo du Lezoko Baratze Parkera Furgobaratzak asteazkenean (irailaren 1ean). 18:00etatik 1930era izango da bertan. Gipuzkoako baratze parkeetako erabiltzaileei laguntza eta aholkularitza teknikoa ematen die zerbitzuak.
Baratze parkean autokontsumorako eremua dutenek zalantzak argitzeko aukera izango dute bertan izango den teknikariaren laguntzarekin. Aldi berean, zerbitzua eta baratza parkeen egitasmoa kultura ekologikoa zabaltzeko tresna direla azaldu du Lezoko Udalak.