Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lezoko III. Berdintasun Plana gorpuzten ari dira

Mahaiaren gainean jarri diren proposamenak aztertzeko kontraste saioak egingo dituzte irailean zehar, arloka. Azarorako osatu nahi dute plana.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/08/31

2021aren hasieran abiatutako Lezoko III. Berdintasun Planaren diseinuak aurrera darrai. Jada herriak berdintasunari dagokionean duen egoeraren gaineko diagnostikoa egina dago, baita esparru horretan egindakoen ebaluazioa ere. Murgibe aholkularitzaren laguntzarekin, 111 izan dira prozesuarekin bat egin duten herritarrak (67 emakume eta 44 gizon) udalak esan duenez. Parte hartzen ari diren eragileen zerrendan daude Lezoko Emakume Taldea, Gaxuxa, Lezo Institutua, Ikastolako Guraso Elkartea, Arkirun Pilota Kluba, Ixkulin elkartea, Xoxolur Mendi Kluba, Piztu Lezo, Haurtxokoa, Kuadrillategi, Pasaia-Lezo Lizeoa, Berritzegunea eta Herri Eskolako Guraso Elkartea. Etxeetara bidalitako galdetegien bitartez (online ere egon da eskuragarri) beste hainbat lezoarrek egin dute ekarpena.

Udalak adierazi du azarorako nahi dutela osatu III. Berdintasun Plana. Bide horretan, mahaiaren gainean jarritako proposamenak kontrastatzeko saioak egingo dituzte irailean, hurrenkera honekin:

  • Irailaren 7an (asteartea). Udal teknikarien saioa, udaletxean, 09:30etik 11:30era.
  • Irailaren 8an (osteguna). Lezoko Emakume Taldearekin eta Gaxuxarekin saioa, Kultura Aretoan, 18:00etatik 20:00etara.
  • Irailaren 9an (osteguna). Udaleko hautetsiekin saioa, udaletxean, 09:30etik 11:·0era.
  • Irailaren 21ean (asteartea). Hezkidetza mahairekin saioa, Kultura Aretoan, 09:15ean.
  • Irailaren 29an (asteazkena). Kultur, kirol eta euskara eragileekin saioa (tokia eta ordua zehazteke).

Ondorioak

Iraileko kontraste saioen aurretik badago lana egina. Tartean da herriko berdintasun egoeraren gaineko diagnostikoa eta ebaluazioa. Datu esanguratsu asko eman ditu horrek, Lezoko emakumeen egoera eta bizi baldintzak gizonenak baino kaskarragoak direla agerian uzten dituztenak. Honakoak dira datuak, puntuz puntu:

  • 2018an, Lezoko emakumeen errenta pertsonala 14.969 eurokoa zen, gizonena 23.737koa.
  • Diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonen artean %21,34 dira emakumeak, eta %12,1 gizonak.
  • 2020ko martxoko datuen arabera, emakumeen langabezia tasa %11koa da, eta %9koa gizonena.
  • Udal langileei dagokienez (63 dira), 32 dira gizonak eta 31 emakumeak. Baina sail eta zerbitzu maskulinizatuak daude, adibidez, brigada, Udaltzaingoa, Euskara Saila, Kirol Saila, Kultura Saila edota Musika Eskola. Aldiz, Gizarte Zerbitzuen Saila guztiz feminizatua dago.
  • Udalean, lan egonkortasunari begirako datuei erreparatuz, karrerarako funtzionarioen artean %41 dira emakumeak, eta %59 gizonak. Langile interinoen artean, berriz, %62 dira emakumeak eta %38 gizonak. Lanaldi partzialetan (edo ez osoan) dabiltzan ia gehienak emakumeak dira.

Horiek jasotzeko, besteak beste, hainbat egoera bizi dituzten emakumeekin elkarrizketak egin dituzte, besteak beste indarkeria matxista jasan duten emakumeekin, emakume transexualarekin, edo aniztasun funtzionala duen baserritarrarekin. Caritaseko, Aiton Bordako eta udaleko gizarte langile batekin ere egin dituzte elkarrizketak.

Bestalde, II. Berdintasun Planak (ordezkatu nahi den plana) betetze maila “ez oso altua” izan duela baloratu dute prozesuan parte hartzen direnek, eta inpaktua txikia izan dela: “Gutxi ezagutzen da plana, eta ia ez dira emakumeen jabekuntzarako programak landu”. Murgibe aholkularitzak adierazi du udalak berdintasunaren aldeko konpromisoan eta lanketan gehiago sakondu behar duela

Zentzu horretan, udalak azken urteetan eman dituen hainbat urrats nabarmendu ditu. Honakoak dira, hitzez hitz, udalak zehaztutakoak:

  • I. Berdintasun Planarekin alderatuta, Berdintasun teknikaria du udalak, aurrekontu propioa du sailak eta berdintasun politikak koordinatzeko egiturak sortu dira.
  • Udalaren webgunea berritu zen, Berdintasun Sailaren atala sortu da eta webguneko testu guztien azterketa egin da hizkuntza barneratzailearen ikuspegitik.
  • Diru laguntzen ordenantza aldatu da Berdintasun irizpideekin bat egiteko. Diru laguntza eta hitzarmen gehienetan txertatu dira klausulak. Ixkulin, emakumeak bazkide gisa onartzen ez zituen elkarteak, bere estatutuak aldatu eta dagoeneko badira emakumeak elkarteko bazkideen artean.
  • Autolaguntza taldea, indarkeria matxistak kaltetuentzat, 2016tik dago abian, inguruko herriekin batera, horri aurre egiten dioten emakumeei oldarkeria katetik atera eta ahalduntzeko aukera emanez.
  • Zabarre Pirata pertsonaiari buruz eta emakumezkoek parte hartzeko beharraz gogoeta egin da, eta Maria Labaien sagardogilearen pertsonaia sortu da.
  • Jaietan, eraso sexisten kontrako kanpainak antolatu dira.
  • Hezkidetzari buruzko formazioa egin da Eskola Kiroleko begiraleekin, kirol elkarteetako kideekin, eta Kuadrillategiko begiraleekin.
  • Martxoak 8 eta Azaroak 25 data klabeetan kanpainak antolatu dira Gaxuxarekin, Lezoko Emakume Taldearekin, eta hezkidetza mahaiarekin batera.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.