Xorrola eta taxibusa ohiko ordutegietara bueltatuko dira
Oiartzungo garraio publikoko zerbitzuak uda aurreko funtzionamendura bueltatuko dira. Taxibusaren kasuan, martxan hasiko da berriro.
Oiartzungo garraio publikoa gaur —irailak 1— bueltatuko da ohiko funtzionamendura. Elizalde, Altzibar, Iturriotz, Ugaldetxo eta Arragua auzoak lotzen dituen Xorrola autobusak ohiko ordutegia izango du berriro, arratsaldetan ere zerbitzua emanez. Estekan klik eginda kontsulta daitezke ibilbide eta orduak.
Beste garraio zerbitzua —taxibusa— berriro hasi da funtzionamenduan, abuztuan ez baita zerbitzurik egon. Gurutze, Karrika eta Ergoien auzoak kaskoarekin lotzen dituen garraioaren ordutegia ikusteko, ikusi lotura hau.