Aldaketa bat izan da programan agenda arazoak direla medio. Lleidako alkate Miguel Pueyo i Parisen ordez, Dolors Sabater Puigek hartuko du parte.
Gimnasiako hiru talde, Yoga bi talde, pilates bi talde, eta stretching bi talde izango dira aukeran, guztiak goizez eta plazak mugatuta daude.
San Pedroko ontzi museoak lotsagarritzat jo du farora eta puntetara doan bidearen egoera: "Oso larria iruditzen zaigu hainbeste zakar topatzea".
Herriko festak osasun segurtasun neurri guztiekin antolatzeko baldintzarik ez dagoela ondorioztatu du herriko eragileak eta udala biltzen dituen batzordeak.
Urri amaierara arte Lau Haizeta parkea eta Txoritokietako estazio megalitikora, Aizpitarteko leizeetara eta Añarbeko baso erreserbara bisita gidatuak eskainiko ditu udalak. Doakoak dira guztiak.
Hatzamarka neska gazteen taldea publikoki aurkeztu zuten duela pare bat hilabete. Neska gazteen subjektu politikoa aldarrikatu eta pairatzen duten zapalkuntza bikoitzari aurre egiteko jaio da taldea.
Irailaren 13ra arte bidal daitezke curriculumak, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunera. Hainbat baldintza baloratuko direla jakinarazi dute.
Hirugarrena eta azkena izango da Etxarten saioa. Arizmendienean emango du, hilaren 19an, 18:30ean hasita. Sarrerak Kastro Berrin egongo dira eskuragai.
Algeposa enpresako biltegietan batzen diren hainbat hondakinek euli pilaketa eta Zubitxo erreka zikintzea ekarri duela argudiatuta neurriak hartzea eskatu dio EH Bilduk EAJ-PSE udal gobernuari.
Ikasturte honetan ohikoez gain, espezialitate berriak eskainiko ditu eskolak: hastapen artistiko multidiziplinarra 6-7 urteko haurrentzat, hitza, dantza urbanoa eta garaikidea, ahotsa, kantua, dultzaina eta alboka.
Nork irabaziko du Kontxa? Galdera horri erantzuteko porra abiatu du OARSO BIDASOKO HITZAk. Irabazleen eta partaide guztien artean sariak banatuko ditu HITZAk, zozketa bidez.
Emakumeen Lehen Nazional Mailako estreinako partida izango da bihar arratsaldekoa. Hamalau talde arituko dira maila horretan.
Ohiko diru laguntzak, arrauna sustatzekoak, ezohiko jarduerenak eta emakumeen kirola bultzatzeko diseinatutakoak, urriaren 4ra arte eskatu ahalko dira.