Kuadrillategi eta Faktorian izena eman daiteke dagoeneko
Lezo, Errenteria-Orereta, Pasaia eta Oiartzunen DBHtik batxilergora arteko ikasleentzako saioak eskainiko dituzte. Izena hilaren 24ra arte eman ahalko da.
Ikasturte honetan ere eskualdeko lau herrietan, Lezon, Errenteria-Oreretan, Oiartzunen eta Pasaian, martxan egongo da Kuadrillategi urriaren 1etik aurrera, eta ikasmaila hauetako gazteek eman ahal izango dute izena:
- Lezon, Errenteria-Oreretan eta Pasaian; DBH-1, DBH-2, DBH-3 eta DBH-4ko gazteek.
- Oiartzunen, DBH-1 eta DBH-2ko gazteek.
- Lezon eta Pasaian Batxilergoko gazteentzako Faktoria izeneko saioak ere eskainiko dira, orain arte bezala.
Izena nork bere ikastetxean eman ahal izango du hilaren 24ra arte, edota etxetik telematikoki ere egin ahal izango du. Horretarako, webgunean dagoen izena emateko formularioa bete beharko da. Bestela, zuzenean adinka izena emateko, honako esteka hauetan klik egin daiteke: