Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Udako oporraldiaren ostean ere, ondareaz gozatzeko beta

Urri amaierara arte Lau Haizeta parkea eta Txoritokietako estazio megalitikora, Aizpitarteko leizeetara eta Añarbeko baso erreserbara bisita gidatuak eskainiko ditu udalak. Doakoak dira guztiak.

Aizpitarte haitzuloetara bisita. Argazkia: Mendi Urruzuno
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/09/03

Ehunka kilometro egin behar direla sinistuta daude asko paisaia eta eremu bereziak aurkitzeko, eta gehienetan, esku artean ihesi doaz gertuan diren eremu gogoangarriak. Gertukoei, baina, ezezagunagatik batzuetan, edo hain justu gertuan direlako besteetan, ez zaie merezi moduan erreparatzen.

Pasa den hilabetetik gertu-gertuan diren altxor horietako batzuk eskura jartzen ari da udala, eta bisita gidatuen bidez ari da erakusten Lau Haizeta parkea eta Txoritokietako estazio megalitikoa, Aizpitarteko leizeetako aztarna paleolitikoak, eta Añarbeko baso erreserba. Bisita gidatuak urrira amaiera arte eskainiko ditu. Gertuko ondare hori herritarren eskura jartzea da xedea, ezagutaraztea eta babestea, eta kontzientzia sortzea bide batez. Seigarren urtea dute honakoa bisita horiek eta Galemys enpresak gidatzen ditu.

Margi Iturriza Galemyseko ingurumen hezitzailea da, eta aurten ere bisita horiek erantzun paregabea izaten ari direla nabarmendu du: «Batez ere Aizpitarteko leizeetakoa. Horietarako plazak beteta daude, hiruren artean arrakasta handiena duena da». Igandean egingo dute bisita berriro Aizpitartera, eta hilaren 25ean eta urriaren 17an azkenak. Guztietarako agortuta daude plazak: «Kobazuloak itxita daude eta bisita horietan barrura sartzeko aukera dago 15 minutuz eta puntu jakin bateraino. Horrek asko erakartzen du jendea. Barruan isilik izan behar dugu, eta argirik gabe, kobazuloetan egindako aurkikuntzak eta saguzar kolonia babesteko». Lau Haizeta eta Txoritokietako estazio megalitikoa (hilak 11 eta 19, eta urriak 5) eta Añarbeko baso erreserbako (urriak 3 eta 23) bisitetarako badago tokia oraindik.

Bisitariak, ingurukoak
Hiru bisitak altxorra direla azaldu du Iturrizak. «Batez ere Errenteriakoak eta ingurukoak dira bisitariak, Lezo eta Oiartzungoak. Sortzen den giro politaz aparte, bisitari askok bere ekarpena egiten dute».

Doakoak dira irteerak eta horietan parte hartzeko aldez aurretik eman behar da izena 943 49 45 21 telefono zenbakira deituta, edo posta elektroniko helbidera mezua bidalita».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.