EH Bilduk Algeposa izendatu du Lezoko euli pilen eta erreka zikinaren arduradun
Algeposa enpresako biltegietan batzen diren hainbat hondakinek euli pilaketa eta Zubitxo erreka zikintzea ekarri duela argudiatuta neurriak hartzea eskatu dio EH Bilduk EAJ-PSE udal gobernuari.
Zubitxo errekara iristen dira Algeposako sustantzia eta merkantzien isuriak, hala nola, urdin koloreko ongarritzeko gaienak (fertilizanteak). Hauek ura kolore horretakoa bihurtu dute azkeneko astean, ahateak, landareak eta ingurua kaltetuz. Era berean, portuko enpresa honek biltegiratzen dituen freskagarri ontziek euli pila “jasangaitza” ekarri dutela adierazi du EH Bildu koalizioak eta hauek ez direla kudeaketa honek sortu dituen arazo bakarrak.
Honekin, eta erreka berreskuratzeko egiten ari diren lana azpimarratuta, neurriak hartzeko eskatu dio udal gobernuari. Gertatutakoak aztertu eta argitzea, isuriaren eragina aztertzea, enpresako arduradunei ardura eta erantzukizuna eskatzea, sustantzia eta merkantzia horiek biltegiratzeko baimenik baduten egiaztatzea eta aurrerantzean berriro ez gertatzeko neurriak hartzea.