Herri Arte Eskolak zabalik du matrikulazio epea
Ikasturte honetan ohikoez gain, espezialitate berriak eskainiko ditu eskolak: hastapen artistiko multidiziplinarra 6-7 urteko haurrentzat, hitza, dantza urbanoa eta garaikidea, ahotsa, kantua, dultzaina eta alboka.
Herri Arte Eskolako ikasleak azalpenak adi jarraitzen. aurreko ikasturteko saio batean. Errenteriako Arte Eskolak zabalik du matrikula egiteko epea. Ikasturte honetan ohikoez gain, espezialitate berriak eskainiko ditu eskolak: hastapen artistiko multidiziplinarra 6-7 urteko haurrentzat, hitza, dantza urbanoa eta garaikidea, ahotsa, kantua, dultzaina eta alboka.
Informazio gehiagorako edo matrikula egiteko Niessen eraikinera jo dezakete interesdunek edo 943 44 96 33 telefono zenbakira deitu; web orrian ere kontsulta daiteke informazioa.
