Liher eta Qvernoren doinuek hartuko dute Niessen Kulturgunea
Antolatzaileek jakinarazi dute sarrera gutxi direla dagoeneko. Entradium aplikazioan eros daitezke, 10 euroan. Kontzertua hilaren 18an izango da.
Oarso Musikak antolatuta Liher eta Qverno taldeek kontzertua emango dute hilaren 18an Niessen Kulturgunean. 19:00etan izango da kontzertua eta sarrerak salgai daude jada 10 euroan entradium web orrian. Antolatzaileek sarrera gutxi gelditzen direla dagoeneko jakinarazi dute, beraz kontzertura joan nahi dutenek, azkar ibili beharko dute.
2015ean sortu zen Liher talde Donostian. 2016an argitaratu zuen Hauts, lehen lan luzea; 2018an heldu zen Tenpluak erre eta bigarren lan luze hori aurkezteko 100 kontzertutik gora eman zituen taldeak. 2020an, Hemen herensugeak diskoa argitaratu zuen taldeak indarkeria matxistak kolpatutako emakume baten bizipenak ardatza hartuta.
Madrilgoa da Qverno taldea, eta 2019an argitaratu zuen lehen albuma, Vol.1. Madrilen sortua, baina abeslaria eta gitarrista, Alain Martinez,
errenteriarra da.
