Kontsolazio txandan arituko da Hibaika Kontxako bigarren asteburuan
Beti moduan, dena ematera joan dira gaur Hibaikako emakumeak Donostiako badiara. Bigarren txandan eta laugarren kaletik aritu da Maddalen ontziko eskifaia eta seigarren postuan sailkatu dira errenteriarrak.
Hibaikako emakumeak gaurko estropada amaituta. Beti moduan, dena ematera joan dira gaur Hibaikako emakumeak Donostiako badiara. Bigarren txandan eta laugarren kaletik aritu dira Maddalen ontziko eskifaikideak eta seigarren postuan sailkatu dira, Deusto eta Chapela ontzien denborak hobetuta.

Hibaikako emakumeak gaurko estropada amaituta.
10:49 denbora egin du Hibaikak, Kontxako Banderako lehen estropadako garailea izan den Arraun Lagunaken ontziak baino 18 segundo gehiago. Gaurkoan, Zuriñe Alberdi aritu da patroi lanetan. Ontzian berriz, sutsu lanean, Itsaso Murcia, June Galardi, Uxue Rodriguez, Uxue Urra, Sara Roteta, Maddi Insausti, Jone Pastor, Ihintz Larrañaga, Nerea Orena, Elena Borja, June Mikeo, Uxue Alberdi eta Naiara Orobengoa.
Datorren igandean, beraz, kontsolazio txandan arituko dira errenteriarrak, Tolosa, Deusto eta Chapelarekin batera.
