Oiartzungo Feministen Asanbladak ikasturtea hasteko batzarra egingo du
Hilaren 13ko arratsaldean batzar irekia egingo dute Munanierren. Oiartzuarrei deia egin diete bilkura horretan parte har dezaten.
Oiartzungo Feministen Asanbladak zita jarri du gaur zortzirako —hilaren 13rako—. Ikasturtea hasteko batzar irekia egingo dute. Munanierren izango da, 17:30etik 19:30era.
Herriko mugimendu feministak deia egin die oiartzuarrei batzar irekian parte har dezaten.
