Sagar bilketa herrikoia egingo dute igande goizean
Girizia Elkarteak antolatu du sagar bilketa. Plazan arituko dira, kizkiarekin, goizean zehar, bertako sagarra biltzen.

2019ko urrian egin zuten sagar bilketako irudia.
Irailaren bigarren erdialdearekin batera iristen da sagarra biltzeko garaia. Horregatik, Girizia elkarteak sagar bilketa herrikoia antolatu du datorren iganderako.
Done Eztebe plazan elkartuko dira, 09:30etik aurrera. Kizkiarekin sagar bilketan arituko dira, sagardogintzaren kultura dibulgatzeko asmoarekin.
