Hiru Biñakaren bigarren saioa biltzen duen bideoa, ikusgai
Uztailaren 30eko saioak ikus daitezke Youtuben: Oreka TX eta Myriam Perez Cazabon; Txilly eta Karen Muñoz; eta Idoia Beratarbide eta Maria Mendizabal.
Kulturabirusaren sintomak ez dira azkar pasatzen den horietakoak. Azkeneko ekitaldiak mendi orientazio jardunaldi feminista eta Puskak biltzen erakusketa izan ziren.
Lehenago, baina, Hiru biñakaren bi saio egin zituzten. Bigarren egunekoaren —uztailaren 30ekoa— bideoa igo dute Youtubera, sortzaileen hiru bikotek propio sortutako emanaldiak gogorarazteko. Ikusi ez zituenak diferituan bada ere izan dezakete horiek ikusteko aukera.
Alain Mendizabal Txilly eta Karen Muñozek egindakoa, Maria Mendizabal eta Idoia Beratarbiderena zein Oreka TX eta Myriam Perez Cazabonen elkarlanak ikus daitezke bideo horretan.