'El Conquis'-eko Yancik "euskararekiko motibatu" ditu Lizeoko ikasleak
'El conquistador del Caribe' abenturazko saioaren finalista oreretarra Pasaia-Lezo Lizeoan gelaz gela ibili da gaur goizean.
Gaur goizean bisita berezia jaso dute Pasaia-Lezo Lizeoko DBH 1-eko ikasleek: Mikel Yanci El conquistador del Caribe saioko finalista gelaz gela ibili da, besteak beste, ikasleekin “euskararekiko motibazioa lantzeko asmoz”.
Abenturazko telesailaren parte-hartzaile oreretarra, konkistatzaile ez ezik, Donostiako Zurriola hondartzan sorosle ere bada, eta ogibidea bera hizpide izan dute ikasgeletan. Yanci hondartzetako korronteen zergatiaz mintzatu zaie gazteei, eta aholkuak eman dizkie egoera arriskutsu baten aurrean nola jokatu beharko luketen azalduz. “Gai askoren inguruan gustura aritu dira ikasleak Yancirekin hizketan”, aitortu dute zentroko hezitzaileek.