Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Begirada ezberdina delako euskararen antiojoekin

Errenteriako Udal Euskaltegiak eta Xenpelar AEK Euskaltegiak ikasturte berriko matrikulazio kanpaina aurkeztu dute; hilaren 23an eta 30ean amaituko da epea, hurrenez hurren.

Herriko bi euskaltegietako ordezkariak Itziar Ostolazarekin bateramatrikulazio kanpaina aurkezteko agerraldian. Herriko bi euskaltegietako ordezkariak Itziar Ostolazarekin batera matrikulazio kanpaina aurkezteko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/09/08

Xenpelarren itzalean. Modu egokiagorik ez zuten Errenteriako Udal Euskaltegiak eta Xenpelar AEK Euskaltegiak ikasturte berriko matrikulazio kanpaina aurkezteko. Xenpelar bertsolari handiaren omenez Foru Plazan dagoen eskulturaren aurrera bildu dira bi euskaltegietako ordezkariak Itziar Ostolaza Hizkuntza Politikako zinegotziarekin batera, oraindik ere euskara gainditu gabeko irakasgai duten herritarrak euskaltegietara animatzeko. Aurten ere eskaintza zabala bezain anitza atondu dute batak zein besteak, euskara ikasteko gogoz dagoen herritar ororentzat irisgarri izango dena.

Ostolazak funtsezkoa iritzi dio euskararen irakaskuntzan sakondu eta urratsak egiteari, euskararen biziraupena bermatuko bada. Errenteria euskalduna erdiesteko ezinbesteko urratsa ere bada. Hortaz harago jo du zinegotziak, eta euskarari  duen dimentsioa ere eman dio kohesio sozialerako ezinbesteko tresna dela aitortuta. Hori aintzat hartuta, argi esan du, “herritar orok eskura beharko luke”. Hori bermatzeko, aurten ere hobari eta diru laguntza lerroak zabalik ditu udalak. Gogora ekarri du horrekin lotuta, hilaren 1ean zabaldu zuela udalak euskara ikasteagatik diru laguntzak eskatzeko epea, eta urriaren 15ean itxiko dela. Jasotako laguntzak matrikularen %80a suposatzen dute asistentzia jakina bermatuta, eta langabeen kasuan, %100.

Euskaltegietan lanean ari diren irakasleei aitortza egin die Ostolazak, bestalde, “iazko ikasturtea gogorra izan zen, oso konplexua eta irakasleek ahalegin handia egin zuten modu berezietara moldatuta eskaintza egokia bermatzeko”.

Horren gainean mintzatu da Edurne Arrieta Udal Euskaltegiko ordezkaria: “Eskola erdiak modu presentzialean eta beste erdia etxetik egin behar izan dute, eta horrek erabilera bultzatzea zaildu du; izan ere, euskaltegia ez da tituluak ateratzeko lekua soilik, euskara ikasteko lekua da, baina baita ikasitako horren erabilera bermatzeko espazioa ere. Presentzialaren aldeko apustua egingo dugu aurten, baina oraindik ez dakigu zein kopurutan mugitu ahalko garen”.

Bat egin du Xenpelar AEKko ordezkari Josu Ostolazak Arrietaren hitzekin eta ikasleek izan duten jarrera txalotu du: “Ikasleek urte zaila izan dute eta emandako erantzuna eskertzekoa da benetan; lan handia egin dute”. Euskara kalera ateratzeko unea dela berriro esan du AEKko kideak, “ikasturte honetan Korrika urtea tokatuko zaigu”.

Udal Euskaltegia

Hilaren 23ra arte izango da zabalik matrikula epea udal euskaltegian. A1, A2, B1,B2,C1 eta C2 mailako tituluak lortzeko ikastaroak eskainiko dituzte astean 20, 15, 10 edo 5 orduz. Eskolak goizean, eguerdian, eta arratsaldean izango dira eta autoikasketa egiteko aukera ere eskainiko du.  Langabeek ala lanbide arteko gutxieneko soldata baino gutxiago kobratzen dutenek  matrikula doan izango dute, gurasoek %50 eta bestelako hobariak ere badirela gogorarazi du Arrietak. Udal euskaltegian izena emateko bulegora jo dezakete (Miguel Zabaleta, 14) interesdunek 09:00etatik 18:30era edo 943 44 96 80  edo 647 68 09 27 telefono zenbakietara deitu.

Xenpelar AEK

Xenpelar AEK hilaren 30era arte du zabalik matrikulazio kanpaina, eta eskolak, urriaren 4an hasiko dituela azaldu du AEKko ordezkariak. Euskaltegietako “ohiko bizipoza eta txinparta” berreskuratu nahi dutela nabarmendu du, “ikasle eta irakasleen arteko kontaktu gutxiko ikasturtea izan zen aurrekoa, eta urritik aurrera talde zabalagoak osatzea eta kanpo ekintza jendetsuagoak egin ahal izatea espero dugu, are gehiago kontuan hartuta Korrika urtea izango dugula”. Xenpelar AEKn A1, A2, B1,B2,C1 eta C2 mailako ikastaroak astean 6, 8 edo 20 ordukoak eskainiko dituzte, baita autoikaskuntza eta online eskolak ere.

Xenpelar AEKn izena emateko bulegora jo dezakete interesdunek, 943 34 02 33 telefono zenbakira deitu edo posta elektronikora idatzi. Bulego ordutegia 09:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da; ostiraletan itxita izango da arratsaldez.

Ongi etorri kanpaina

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak Ongi Etorri Knapaina jarri duela martxan azaldu du bestalde, Ostolazak, “gure herrira etorri berriei euskararen komunitatearen partaide izateko aukera ematea da helburua. Gure hizkuntza, kultura eta ohiturak partekatzea ezinbestekoa da, jatorri, errealitate, eta adin guztietako partaidez osatutako benetako komunitatea osatzeko. Bide horretan doaz saio hauek, hizkuntzak, gerturatu egiten gaituelako”.

Hizkuntzaren ezagutza lagungarri dela gainera, seme-alaben ikas prozesuan laguntzeko nabarmendu du zinegotziak, baita lan aukerak zabaltzeko ere. Informazio gehiago behar izanez gero Udal Hizkuntza POlitikaren bulegora (Pablo Iglessias, 3an dagoen Merkatuzar eraikinean), 943 44 96 13 telefonora deitu edo posta elektronikora mezua bidal dezakete hilaren 23a baino lehen.

Azken datu bat eman du Itziar Ostolaza zinegotziak: “Bi euskaltegien artean, 500 ikaslek ematen dute izena euskara ikasteko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.