Azken txanpan sartu da Josetxo Etxandi pilota txapelketa
Federatu mailetako ia final guztiek badituzte partaideak; maila herrikoian, final-laurdenetako partidak jokatuko dituzte gaur eta ostirala artean.
Bide asko egina du dagoeneko Josetxo Etxandi pilota txapelketak. Datozen egunetan jokatuko dira kanporaketa erabakiorrak.
Federatu Mailako lehiari dagokionez, Lehen Mailako afizionatuak dira gizonetan eta emakumeak lau t’erdian ari dira, Yoldi-Beroiz eta Espinal-Garmendiak jokatuko dute finala gizonen bikotekakoan. Emakumeen lau t’erdikoan Arrizabalagak eta Aldaik jokatuko dute azken partida. Azken finalerdia bihar (osteguna) da, gizonen lau t’erdikoa, 18:30ean. Partida guztiak Bekoerrotako Koldobike Gezala pilotalekuan dira.
Maila herrikoiari dagokionez, final-laurdenetan dira. Gaur (asteazkena), 19:30etik aurrera Etxart-Urbieta eta Arrieta-Etxarte bikoteek jokatuko dute lehen final-laurdena, eta Toval-Isasi eta Sagarzazu-Sagarzazu bikoteek gaurko bigarrena. Beste bi final-laurdenak ostiralean dira (19:30): lehenean Tatiegi-Tatiegik eta Unanue-Aranburuk neurtuko dituzte indarrak, eta bigarrenean Maritxalar-Iñarra eta Ugalde-Sarasua ariko dira nor baino nor. Horrela, ostiralean bertan finalerdietako koadroa erabakita geldituko da.
Aldi berean, egunotan jokatzen ari dira haur eta gaztetxoen kategorietako neurketak.
Federatuen mailetako finalak hilaren 14an jokatuko dituzte. Herri mailakoa 18an.