Mikel Arostegik ez du San Pedroko entrenatzaile karguan jarraituko
Esker ona adierazi dio arraun elkarteak prestatzaileari, taldean emandako hamaika urteetako "dedikazio, konpromiso eta profesionaltasun osoagatik".
Sanpedrotarra Arraun Elkarteak sare sozialen bidez iragarri zuen atzo 2016tik egunera arte entrenatzaile izandako Mikel Arostegik ez duela kargu horrekin jarraituko aurrerantzean. Klubak esker ona adierazi dio Arostegiri hamaika urte familia morean eman izanagatik, eta denbora horretan erakutsitako “dedikazio, konpromiso eta profesionaltasun osoagatik”.
Egunera arte prestatzaile izandakoak Aitor Baldaren postua hartu zuen 2016ean, eta Libia Eusko Labelen mantendu zuen hurrengo hiru urteetan ere, 2019ra arte. Urte hartan KAE 1-era jaitsi ziren sanpedrotarrak, eta joan den urteko denboraldian play-offa lehiatu bazuten ere, ez zuten igotzeko aukerarik izan. Laugarren izan da Sanpedrotarra aurten sailkapen orokorrean.