Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Ekoizpen arduratsua lehen lerroan jarriko du Biolurrek

Azoka ekologikoaren zazpigarren ekitaldia egingo du Biolurrek bihar herrian. Hamazazpi ekoizle eta produktu ugari bilduko ditu eredu ekologikoan ekoitzitakoa jendartean zabaltzeko, Gamon Zumardian.

Iazko azoka ekologikoaren irudi bat. Argazkia: Biolur
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/09/10

Askotariko produktu ekologikoen topagune bilakatuko da bihar Errenteria-Oreretako Gamon Zumardia. Izan ere, zazpigarrenez, Biolur elkarteak antolatzen duen azoka ekologikoa hartuko du. Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa ezagutarazteko helburuarekin sortu baziren azoka horiek hasieran, gaur egun ezagunagoak dira, baina oraindik ere askotan «nahasgarriak» diren mezuak zabaltzen direla dio Maider Zubikarai Beristain Biolurreko koordinazio arduradunak.

«Lurra, ingurumena, abereak eta pertsonak zainduz ekoizten diren eredu ekologikoen alde lan egiten dugu, eta azoka ekologikoek balio horiei guztiei lekua emateko xedea dute. Bertako baserritar eta ekoizle ekologikoak ikustarazteko eta duten balioa aldarrikatzeko, batetik; bestetik plazak gertukoak izanik, bide motzeko salmenta kanalak dira harreman zuzenean oinarritutakoak, eta gertuko ekonomian eragina izateaz gain, eragin soziala ere badute», azaldu du Biolurreko kideak.

Osasun krisiari ere erreparatu dio Zubikaraik: «Norbanakoaren, komunitatearen eta planetaren osasuna krisian dagoen honetan, ezinbestekoa da ekoizpen eta kontsumo ereduei arreta jartzea; azokak, balio horiek jendarteratzeko agertoki egokiak dira».

Hamazazpi ekoizle
Goizez izango da azoka, 10:00etatik 14:00etara. Euskal Herriko hamazazpi ekoizlek hartuko dute parte, gehienak gipuzkoarrak. Sasoiko barazkiak, pasta, olioa, marmeladak, ogia, gozogintza, eztia, gazta, kontserbak, lekaleak, haziak eta arropa izango dira bertan.

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua da ekologikoaren zigilua ematen duena, eta erakunde horren erroldaren arabera, ekologikotik ari diren hamalau ekoizle daude alta emanda Oarsoaldean. «Horien erdia, gure elkarteko kide dira», gaineratu du Zubikaraik. Ekoizpen ekologikoaren osasun egoeraren gainean galdetuta, gero eta gehiago direla ekologikotik erosten dutenak uste du Biolurrekoak. «Jendea non eta nola gastatu eguneroko iraultza txiki baten gisa bizi duenik bada, eta beste askok norbanakoaren osasunari erreparatuta erosten dituzte elikagai ekologikoak; uste dut bi multzo hauetan gero eta gehiago direla».

Nekazal errolda 2022an kaleratuko dela azalduta, 2016ko datuak eman ditu Zubikaraik, hori da nekazal erroldaren azken datua: «Ekoizpen ekologikoaren presentzia nekazal lurretan %5 ingurukoa da Hego Euskal Herrian; %4koa Araba, Bizkai eta Gipuzkoan eta %6koa Nafarroan. Gipuzkoako datuei erreparatuta azken hogei urteetako eboluzioa positiboa izan bada ere, oraindik lan asko dago egiteko».

Biolurrek bazkidetza kanpaina martxan du. Egun 125 bazkide baserritarrek eta 153 herritarrek osatzen dute elkartea: «Dagoeneko Gipuzkoako nekazari, abeltzain eta okin ekologikoen erreferentzia eta bilgune nagusia garela esan dezakegu». Horren gaineko informazioa ere zabalduko dute bihar Zumardiko topagunean. 5

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.