Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Emakumeen Etxera ere heldu da ikasturte berria

Jarduera, ikastaro, tailer eta jabekuntza eskolak antolatu ditu Emakumeen Etxeak ohiko zerbitzuak eskaintzeaz aparte ikasturte berrirako.

Emakumeen Etxean aurretik egindako beste mahai inguru bat.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/09/10

Hilaren 1ean zabaldu zituen berriro ateak Emakumeen Etxeak eta ikasturte berrirako hainbat ekintza programatu ditu. Asteartean jarri zituen martxan aholkularitza zerbitzu guztiak, baina doikuntzak egin dituzte egun eta ordutegietan. Hala, Norbanakoaren jabekuntzarako gunea  astearteetan 16:00etatik  18:00etara izango da eta orientazio juridikoa astearteetan 18:00etatik 20;00etara. Norberaren zaintza psikologikorako eta sexualereko gunea, ostegunetan 17:00etatik 19:00etara.

Berdindu aholkularitza ikasketak eta prestakuntza ibilbideak homologatzeko, hileko azken asteazkenean 16:00etatik 18:00etara eskainiko dute zerbitzua.

Zerbitzuak jaso ahal izateko hitzorduak aurrez eskatu behar dira Emakumeen Etxean 09:00etatik 13:00etara astelehen eta ostiraletan, eta 16:00etatik 20:00etara astearte, asteazken eta ostegunetan, posta elektronikoz, edota 943 44 96 30 telefono zenbakira deituta.

Hilabete honetan, gainera, hilabeteko programazioa berreskuratu nahi du Emakumeen Etxeak, eta lehen hitzordua hilaren 14an antolatu dute 18:00etan. Aurrera egin badugu dokumentala emango du. Jaizkibel konpainiak eta Julen Hernandezek zuzendutako dokumentalean, konpainiako Arantxa Urretabizkaia, Jaime Altuna eta OIhana Etxebarrietak, Garbiñe Birrun, Kattalin Miner eta Itziar Ituño elkarrizketatu dituzte. Festaz, parekidetasunaz, borroka feministaz aritu dira elkarrekin.

Filmaren osteko eztabaidan Jaizkibel Konpainiako Ixabel Alkainek hartuko du parte.

Hilaren 16an Eskola Feministaren ikasturte berria aurkezteko Nosotras las otras poesia dekolonial liburuaren aurkezpena eta errezitaldia antolatu dute. Izena eman behar da parte hartzeko Emakumeen Etxean, 943 44 96 30 telefono zenbakira deituta edota posta elektronikoz.

Urritik aurrera, gainera, 5 ikastaro, lau tailer, eta bi jabekuntza talde jarriko dituzte martxan; hemen kontsulta daitezke denak. Jarduera guztiak doakoak dira eta izena emateko epea hilaren 17tik 28ra arte irekiko da, tailerren kasuan izan ezik, horien izena emateko epea tailerrak hasi baino 3 egun lehenago itxiko baitute.

Bukatzeko, aurreko ikasturteko datu positiboak nabarmendu dituzte Emakumeen Etxetik. Osasun krisia eta edukiera murriztea gorabehera, 257 emakumek eman zuten izena, eta horietatik 205ek plaza lortu zuten eskainitako ikastaroren batean edo zenbaitetan

 

 

 

 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.