Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Pilotan ohorezko matrikula lortzeko aukera Lezon

Lezoko Pilota Eskolak zabalik du izena emateko epea. Benjamin, Kimu eta Haur mailetako gazteentzat egokitu dute eskaintza, baina helduagoek ere aukera dute esku pilotan trebatzeko.

Gari Mujika eta Jon Iñarra pilota eskolako kideak, Goiko Plazako frontoian.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/09/10

Ikasturte berria hastearekin batera, izena eman behar den toki guztietan dute zabalik matrikulaziorako epea. Lezoko Pilota Eskolak jarduerari berrekin dio, eta esku pilotan ohorezko matrikula lortu nahi duten haurren bila dabiltza. Hasteko, Benjamin (LH3 eta LH4koak), Kimu (LH5 eta LH6koak) eta Haur mailetarako (DBH1ekoak) prestatu dute eskaintza. Baina Arkirun Pilota Klubak kudeatzen duen eskolako arduradunek adierazi dute helduagoek ere aukera dutela izena emateko. Horretarako telefono dei bat besterik ez da egin behar, 663 17 30 66ra; Lezoko eskoletan ere banatzen ari dira apuntatzeko orria. Behin izen ematea bukatuta, entrenamenduen egunen eta orduen berri emango dute, eta horiek talde kopuruaren arabera antolatuko dira. Asteko egun batez, ordu eta erdiko saioak dituzte buruan. Eskaeraren arabera ordutegia eta maiztasuna handitzeko prest daude.

Eskolako maisu dira Gari Mujika eta Jon Iñarra. Nabarmendu dute koronabirusak eragindako osasun krisiaren aurretik haur dezente zituztela eskolan jo eta su, baina pandemiak, eremu askotan bezala, geldiarazi zituela: «Jardueren etetea guretzat ere oso kaltegarria izan zen. Haur mordoska zeuden eskolan».

Edonola ere, gogoz berrekin diote eskolari hauspoa emateko zereginari. Zehaztu dute LHko ikasleek Eskola Kirolaren barruko jardueretan parte hartu behar dutela, eta DBHkoek, nahi izanez gero, aukera dute federatzeko eta bestelako lehiatan aritzeko. «Haurrak izena ematera animatu nahi ditugu. Probatzera. Jakin badakigu eskola orduz kanpoko jarduera asko dituztela, baina ziur gaude pilota eskolan gustura egoteko aukera izango dutela», adierazi dute.

Jakitun dira Plazeta aldeak pisu handia duela herrian, hau da, Lezoko kirolean futbolak sekulako indarra duela. Baina uste dute pilotarako afizioa ere badagoela nahiz eta azken urteetan pilotarako grinak beherantz egin. «Batez ere udako hilabeteetan dago pilotazaletasuna Lezon», barrezka. Eta kirol horrek haurrengan arreta pizteko, funtsezkotzat dute erreferenteak izatea, «horretan etena egon da». Hala, oroitarazi dute ez direla urte asko indarra berreskuratu zuela pilotak Lezon, eta besteak beste, Herriartekoan lehiatzeko taldea atera zutela. Bertan izan ziren Mujika eta Iñarra.

Izena emateko deialdia eginda, zalantzan dabiltzan haurrei esan diete entrenamenduak hasten direnean horietara hurbil daitezela, bertatik bertara ikusteko zertan den eskola. Ohorezko matrikula batek eskuak urratzea merezi du, suabe-suabe bada ere.

Josetxo Etxandi
Bien bitartean, azken fasean sartu da Josetxo Etxandi pilota txapelketa. Federatu Mailako lehiari dagokionez, final
guztiek badituzte izen-abizenak. Maila herrikoian final-laurdenetan daude: asteazkenean jokatu zituzten fase horretako lehen bi partidak, eta gaur dira beste biak, 19:30ean hasita, Koldobike Gezalan. Lehenean Tatiegi-Tatiegik eta Unanue-Aranburuk neurtuko dituzte indarrak; bigarrenean Maritxalar-Iñarra eta Ugalde-Sarasua ariko dira nor baino nor finalerdiaren bila.

Federatuen mailetako finalak hilaren 14an (asteartean) jokatuko dituzte. Herri mailakoa 18an (larunbata).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.