Hibaika: "Kontxan aritzea irabaztea da jada"
Banderarik gabe ere Hibaikako emakumeak txapeldunak diren zalantzarik ez da, txikitik handia egiten ari direlako arrauna Errenteria-Oreretaren izena lau haizetara zabaltzen duten bitartean, beti, kirol legez arituta.
Hibaika Kontxako bigarren asteburukoe stropadan gaur. Hibaikako eskifaiak argi esan du azken bi egunetan sare sozialen bidez zabaldu duten mezuan, “Kontxan aritzea, irabaztea da jada”. Hitz gutxi gehiago esan daitezke, txikitik sortutako kirol elkartearen jarreraren adierazle da esaldia, beti erakutsi duten eta erakusten jarraitzen duen lanerako gogo eta grinarena, herriarekin eta arraunarekin duten konpromisoaren erakusle baita. Kontxako bandera urrun, gaurko saioan. Lehen kaletik atera da Hibaika gaurko estropadan, kontsolazio txandan eta bere taldeko hirugarren helmugaratu da Madalen ontzia, 11:04:00ko denbora eginda. Arraun Lagunak izan da irabazle handia aurreko asteburuan bezala, errekorra hautsita gaurko estropadan ere eta nagusitasun osoa erakutsita. Irabazleak baino 30:44 gehiago behar izan ditu Errenteriako ontziak.
Bi asteburuetako denborak batuta, seigarren postua egin du Hibaikak, 21:53:16ko denbora.
Beti bezala grinatsu, duin eta lehiakor errenteriarrak. Gaur Inge Ugarte aritu da patroi lanetan, Kontxako sailkapen estropadan, erlojupekoa hura, aritu zen moduan. Eskifaia, berriz, Itsaso Murcia, Lisa Mancebo, Uxue Rodriguez, Uxue Urra, Claudia Armara, Maddi Insausti, Jone Pastor, Ihintza Larrañaga, Nerea Orena, Elena Borja, Laia Urretabizkaia, Uxue Alberdi, eta Naiara Orobengoak osatu dute.
Banderarik gabe ere Hibaikako emakumeak txapeldunak diren zalantzarik ez da, txikitik handia egiten ari direlako arrauna Errenteria-Oreretaren izena lau haizetara zabaltzen duten bitartean, beti, kirol legez arituta.
Oarsoaldeko traineru bakarra izan da urteko banderarik handienean. Bederatzi urte segidan egin dituzte bertan. Bere horretan, hori bada garaipena.
