Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Eta frankismoak iluna ekarri zuen

Errenteria-Orereta
Politika

85 urte igaro dira Frankistek Errenteria hartu zutenetik gaur. 85 urte luze eta oraindik ere, zauriak ez dira orbaindu. Osaketa urrun da, egia, justizia eta erreparazioa ez direlako heldu oraindik.

Joaquin Ortiz de Zarate fkoronel frankista Errenteriatik gertu. Argazkia: Felix Maiz/ RAfael Bozano
2021/09/13
Ikerne Zarate Ikerne Zarate

85 urte igaro dira Frankistek Errenteria hartu zutenetik gaur. 85 urte luze eta oraindik ere, zauriak ez dira orbaindu. Osaketa urrun da, egia, justizia eta erreparazioa ez direlako heldu oraindik. Horren aurrean botika eraginkorrena memoria da, gertatu zen haren kontaketa, horrek bermatuko duelako, bederen, gertatu zenak herriaren oroimen kolektiboan izango duela merezi duen tartea; bermatuko duelako,  bide bazterretan, edota hobi komunetan garrasi isilean bateren batek topatu zain diren gorpu horiei merezi duten aitortza egingo zaiela, berandu bada ere.

Kontatzen ez dena, ez da. Garrantzitsua da kontaketa, historia beti irabazleak idazten duelako, eta horrela inoiz ez delako egi oso, ezta egi erdi ere; eta garrantzitsua da gertatu zena ezagutu ez zuten belaunaldiek egun zapaltzen dituzten espaloi eta kaleetan, berrituta badira ere, gertatu ziren haiek ezagutzea kontaketaren soka eten ez dadin.

Saiakera bat baino gehiago egin behar izan zuten faxistek Errenteria-Orereta bereganatzeko, indarrez. San Marko eta Txoritokietako gotorlekuetatik haien sarrera zaildu zuten errepublikazaleek, tropa frankistak bonbardatuz bertatik Errenteria eta inguruko herriak babesteko. Errenteriako parrokiako dorrean, metrailadorea ere jarri zuten babeserako. Lehen erasoan huts egin zuten frankistek, edo hobe esanda, gogor babestu zuten udalerria errepublikazaleek eta 93 erreketek, Guardia Zibilek, Karabineroek eta Falangistek osatutako zutabeek atzera egin behar izan zuten. Abuztuaren 28an Agustinak auzoa hartu zuten, eta 29an berriz ere atzera egin behar izan zuten, Oiartzunera frankistek. 410 faxista dira Errenteria inguruan herria indarrez hartu nahian. 1936ko irailaren 13an sartu ziren udalerrira. Haiek heltzeko, populazioaren ia erdia alde egina zen herritik:  garaiko erroldaren arabera 9.379 biztanle zituen Errenteriak, eta frankistak sartu zirenean, berriz, 4.500 baino ez zituzten topatu; populazioaren %46ak alde egin zuen, alegia.

Joandakoen artean, 1931n demokratikoki aukeratutako udalbatza, 1936an berretsia izan zenaren kide guztiak, Juan Jose Urigoiti Illarramendi zinegotzi errepublikazalea izan ezik.

Frankistek, Errenteria okupatuta, udalbatza berria ezarri zuten. Bi egunera, irailaren 15ean, Zirkulu Karlista elkartu eta Jesus Agirre Elustondo, Carlos Itsasu-Asu, Pedro Albisu, Francisco Barrenechea, Carmelo Rekalde, Juan Jose Zapirain, Alejandro Fernandez Mateo, Juan Lopez Retenaga, Miguel Ubiria Miranda, Leon Arellano JAnices, eta Ramon Galarraga Gaztelumendi proposatu zituen zinegotzi izateko. Irailaren 16an osatu zuten eta ezarri udalbatza berria, Carmelo Recalde bigarren bueltan alkate jarrita.

Udalbatza berriari, ezarritakoa, oniritzia emango dio Gudako Batzorde Karlistak irailaren 25ean, eta baita arau batzuk ezarri ere. Aurrerantzean Espainiako bi koloreko bandera izango da udaletxean zein eraikin publiko guztietan, eta gainontzekoak, debekatuta dira;  Ikastetxe eta eraikin publiko guztietan gurutzea jarri  zuten; frankisten alde antolatutako ekintza erlijioso guztiekin bat egingo zuen  udalbatzak.

Udalbatza berria ez zen ezarritako bakarra. Frankistek Lehen Hezkuntzako Tokiko Kontseilua ezarri zuten, herriko parrokoak, Carmelo Rekalde alkateak, Pedro Albisu zinegotziak, Maria Luisa1 Correas andereñoak, eta Pedro Indaberea apaizak osatua. Aurretik aipatutakoak, Pedro Barruso Bares historialariak bildutakoak dira, faxismoak Errenterian izan zuen eraginaren gainean idatzitako lanean.

274 errenteriar epaitu

274 errenteriar epaitu zituzten gerra kontseilu frankistetan; 20 heriotza zigor ezarri zituzten eta zortzi gauzatu ziren. Gerran judizioz kanpoko 29 fusilamendu izan ziren.

Udaleko 22 langileri espedientea zabaldu zitzaien; guztira, 35 udal langile kaleratu zituzten. 154 haur atzerrian errefuxiatu eta eren familiengandik bereizi zituzten, hainbat kasutan urte luzez. Errenteriako biztanleen erdiak herritik atera behar izan zuen, eta ehunka preso egon ziren baldintza eskas eta penagarrietan langile batailoietan. Datu hauek guztiak, berriz, Errenteria 1936-1945: Giza eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan liburuetan jasota daude. Errenteriako Udalak 2016ko uztailean 1936ko Espainiako Gerran zein gerraostean gertatutako egitateen eta giza eskubideen zapalketen larritasuna zehazteko ikerketa abiatzea erabaki zuen. 2017ko urrian jarri zen abian ikerketa, eta horren emaitza 2019an heldu zen,  Aranzadi Zientzia elkarteko Amaia Rodriguez Oñatibia historialariak hiru liburutan bilduta.

 

 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.