Kuadrillategin izena eman daiteke, hilaren 24ra arte
DBH 1 eta DBH 2ko ikasleei dago zuzenduta euskarazko aisialdia bultzatzeko egitasmoa. Begirale bezala lan egiteko lan poltsa osatzen ari dira.
Kuadrillategi egitasmoak 2021-2022 martxan jarraituko du, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen eta eskualdeko lau udalei esker.
Oiartzunen kasuan, DBH 1. eta 2. ikasleei zuzenduta dago. Oiartzunen erroldatuek edo herriko ikastetxe batean ikasten dutenek eman dezakete izena. Saioak ostiral arratsaldetan izango dira, urrian hasita. Helburu nagusia gaztetxoen aisialdiko hizkuntza-ohituretan eragitea da, euskara aisialdirako hizkuntza naturala izan dadin.
Izena emateko epea hilaren 24ra arte egongo da irekita. Horretarako, Oarsoarrak komunitatearen webgunetik pasatu beharko da. COVID-19arengatik ezarrita dauden aldian aldiko neurriak errespetatuko direla iragarri dute.
Begirale bila
Oiartzungo Kuadrillategi begirale bila ari da. Gaur izango da curriculumak bidaltzeko azkeneko eguna. E-posta bidez bidali beharko dira curriculumak.
Honako ezaugarriak baloratuko dituztela jakinarazi dute:
- Oiartzuarra izatea.
- 18-30 bitartean izatea.
- Hezkuntza eta gizarte arloarekin zerikusia duten ikasketak izatea.
- Begirale titulua.
- Bestelako tituluak (eskola kirola, sorosle, lehen sorospenak…).
- Euskarako C1 titulua edo haren baliokideak.
- Lan esperientzia haur eta gazteekin.
- Euskararen normalizazioaren eremuan lan egin izatea.
Horrez gain, beharrezko elkarrizketa pertsonalak egingo dituztela iragarri dute, lan poltsa osatzeko.
Gehitu dutenez, curriculuma lehenago bidalita edukiz gero, ez da berriro bidali behar, kontuan edukiko baitute. Curriculumean aldaketak egin behar baldin badira, berriro osoa bidaltzeko eskatu dute.