Oiartzuerazko hitzekin 'itotiyak' balira bezala zipriztinduko dute
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak oiartzuerazko hitzak dibulgatzeko kanpainarekin jarraituko du aste honetan. 'Itoti' izango da aukeratutako hitza.
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak pasa den astean abiarazi zuen Oiartzuarren Baitan dinamika barruko bigarren kanpaina. Herriko hizkerako hitzak dibulgatzen jarraituko dute.
Aste honetako hitza itoti izango da. Hitzarekin egindako meme edo bideoak sare sozialetara igotzera animatu dituzte oiartzuarrak, #hitzaoiartzueraz traola jarri eta Ttur-ttur etiketatuta.