Karla Lekuonan puntu bakarra geratu da asteburuan
OKEko neskek Mutilveraren kontra berdindu dute, gola bigarren zatian jasota. Mutilek Euskaldunaren kontra galdu dute denboraldiko estreinaldian.
Larunbatekoa futbolerako arratsaldea izan zen Ugaldetxon. Oiartzun Kirol Elkarteko bi talde nagusiek etxean jokatu zuten.
Lehenengoak mutilak izan ziren. Denboraldiko hasteko partida zuten, Euskaldunaren kontra. Indartsu hasi ziren oiartzuarrak, jokoa menperatzen, baina zati bakoitzean etxekoen atera iristearekin nahikoa izan zen andoaindarrentzat.
Edorta Fernandezek entrenatutako mutilek aukerak sortu zituzten, baina ez ziren gai izan bisitarien atea zulatzeko.
Puntua poltsikoratu zutenak neskak izan ziren. Denboraldiko bigarren partida zuten Mutilveraren kontrakoa. Oiartzuarrak partidaren hasieran aurreratu ziren, Ainhoa Lizasok ezker hegaletik etorritako erdiraketa bat errematatu zuen.
Mutiloabeitiko taldeak, hala ere, ez zuen amore eman, eta jokoaren lema hartu zuen. Oiartzuarrek, hala ere, arrisku jokaldiak sortzen jarraitu zuten, baita barkatzen ere. Bigarren zatian berdindu zuten nafarrek, markagailuan banakoa uzteko.
Gizonen Preferente Mailako taldeak, berriz, Herreran jokatu zuen, Rotetaren kontra. 2-0 galdu zuten oiartzuarrek.