Venezuelarekin elkartasun eguna antolatu dute San Pedron, larunbaterako
Pakito Arriaran Fundazioak, BRICS-PSUVk eta Antxeta elkarteak antolatu dute jardunaldia. Deportazioa eta Venezuelako egoera izango dituzte hizpide, bazkariaz gain.
Jardunaldi internazionalista antolatu dute datorren larunbaterako, hilak 18. Euskal Herria Venezuela Elkartasun Eguna izenpean, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Pakito Arriaran Fundazioak, BRICS-PSUVek (Komunikazio Solidarioko Nazioarteko Brigadak) eta Antxeta elkarteak.
San Pedroko elkartean (Arraunlarien kalea, 30) izango dira ekitaldi guztiak. Bi hitzaldik eta herri bazkari batek osatuko dute egitaraua. Honakoa izango da:
- 12:00etan: Hitzaldia: Erbestea, deportazioa. Gaitzik txikiena?, Mikel Korta Sortuko preso, iheslari eta deportatuen komisioko kidearekin zein Juanjo Aristizabal deportatu ohiarekin.
- 14:30ean: Herri bazkaria (40 lagunentzako edukiera izango du). Izena emateko, Antxeta elkartetik pasatu beharko da, edo, bestela, egunean bertan.
- 17:00etan: Hitzaldia: Venezuela gaur, Mikel Moreno Pakito Arriaran fundazioko kidearen eskutik.