Ane Santesteban hirugarren, L´Ardecheko Tourrean
Errenteriarra Bike Exchange taldearekin ari da, eta Tourraren irabazlea izan den Leah Thomas estatubatuarrak egindako denboratik 9 segundora gelditu da orokorrean.
Podiuma egin du Ane Santesteban L´Ardecheko Tourrean (Okzitania). Errenteriarra Bike Exchange taldearekin ari da, eta Tourraren irabazlea izan den Leah Thomas estatubatuarrak egindako denboratik 9 segundora gelditu da orokorrean. Gaurko etapan, tourraren zazpigarrena eta azkena, bosgarren sailkatu da Santesteban, baina Tourrean hirugarren izan da Leah Thomas eta Mavi Garciaren atzetik.