Hainbat tailer kromosomaren eskutik
Sorkuntza ikastaroak dira, jolas eta jostailuak egurrez eta modu artisauan sortzeko.
Kromosomak, egurrezko jostailuak modu artisauan eta iraunkorrean sortzen dituen tailerrak hainbat ikastaro antolatu ditu ikasturte berriari begira. Sorkuntza ikastaroak dira, jolas eta jostailuak egurrez eta modu artisauan sortzeko.
Proposamen eta ordutegi ezberdinak dituzte tailerretarako. Interesdunek Erdiko Kaleko 13. zenbakian kokatuta dagoen tailerretik pasa daitezke informazio gehiagoren bila, edo, 636 89 85 43 telefono zenbakira deitu.
Kromosoma Tailerrak aurten zabaldu du denda eta tailer berria artisau auzoan.