Txost Enrike Abril errebote txapelketatik kanpo geratu da
Ligaxkako bigarren jardunaldian 13-7 galdu dute Kanbotarrak taldearen kontra. Datorren igandean, Kanbotarrak eta Luzean arituko dira Beheko Plazan.
Txosteko Andoni Zabala, artxiboko irudian [Arg.: Gipuzkoako Pilota Federazioa]. Enrike Abril Errebote Txapelketaren 58. ekitaldia jokatzen ari dira. Pasa den igandean Txostek ligaxkako bigarren jardunaldia jokatu zuen, Kanbotarrak taldearen kontra.
13-7 galdu zuten Beheko Plazan jokatutako partida. Ondorioz, finalerdietara pasatzeko aukerei agur esan zieten. Datorren igandean —hilak 19— Kanbotarrak taldea eta Luzean nor baino nor arituko dira Oiartzunen bertan, 12:00etan hasita.
