Jasotako eskola materialagatik esker ona azaldu du PSE-EEk
Behar handiena duten familiei begira, eskolako materiala biltzeko kanpaina egin du hilabete honen lehen erdialdean Errenteriako PSE-EEk. Kanpaina amaituta, pozik azaldu dira erantzunarekin, “material asko eta anitza jaso dugu”. Kopuru zehatzik ez dute eman.
Orain, Errenteriako Gurutze Gorriari emango diote jasotako eskola materiala hori guztia behar handiena duten familien artean banatzeko.