Arte bizien orea harrotzeko, 'Legamia'
Arte bizien sorkuntza eta mediazio egonaldi programa berria da Errenteriako Udalak martxan jarri duena.
Legamia, arte bizien sorkuntza eta mediazio egonaldi programa berria jarri du martxan Errenteriako Udalak, eta bertan parte hartzeko deialdia zabaldu. Iniziatiba berriaren helburua, arte biziei (antzerkia, zirkua, dantza) loturiko proiektu artistikoen sorkuntza eta ikerketa prozesuak erraztea eta laguntzea da, edozein fasetan daudela ere, herrian errotu eta eragina izango duten egonaldi eta emdiazio programa baten bidez.
Sorkuntza bera gainera, Errenteriako eragile eta herritarrekin partekatzeko asmoa da ezaugarri nagusietako bat.
Legamia programan parte hartzeko proiektuak aurkezteko epea zabaldu du udalak. Informazio guztia, hemen lortu daiteke.