Organikoa eta errefusa, txartelarekin
Astelehenean hasiko da udala errefusaren nahi organikoaren edukiontziak txartel bidez zabaltzeko sistema berrezartzen.
Lezoko Udalak jakinarazi du astelehenetik aurrera hondakin organikoaren nahiz errefusaren edukiontziak giltza edo txartela sistemaren bidez zabaltzeko sistema berrezartzen hasiko direla. 2020ko martxotik giltzarik ez zen behar edukiontzi horiek zabaltzeko, COVID-19agatik ezarri zen osasun segurtasun protokoloek hala gomendatuta. Udalak lezoarrei oroitarazi die hondakinak dagokien edukiontzietan utzi behar direla: «Erabat debekatua dago poltsak edukiontzien kanpoaldean uztea.
Baliteke lezoarren batek gailuak zabaltzeko txartela galdu izana edo hura ez erabilgarri egotea. Berri bat eskatzeko aukera dute herritarrek: aurrez aurre udaletxeko erregistroan, edo telematikoki ziurtagiri elektronikoa edo sinadura erabiliz udalaren webgunetik. Baten batek zalantzaren bat edo iradokizunen bat balu hondakinen bilketarako informazio bulegoarekin harremana egin dezala, 943 53 15 38 telefono zenbakira deituz.