Ekipamendua jantziko dute datorren asteburuan Pasaiako talde gehienek
Martxa hartzen hasiak dira futboleko, eskubaloiko, belar hockeyeko eta areto futboleko kirolari ia guztiak. Datozen egunotan hamar partida lehiatuko dira.
Martxa hartuta -edo datorren asteburuan hartzekotan- dira Pasaiako kirol klub gehienak. Futbolean, Hirugarren Mailan diren pasaitarrek fin ekin diote denboraldiari, eta hurrengo partida ordu batzuk barru lehiatuko duten honetan, seigarren dira sailkapenean (20 talde dira guztira). Belar hockeyekoek hirugarren hitzordua izan zuten joan den igandean.
Gizonen Gorengo Mailako eta Gazteen Ohorezko Mailako futbolariek joan den astean hasi zuten sasoia, eta Lehen Erregionalekoek nahiz Gazteen Lehen Mailakoek datozen egunotan ekingo diote lehiari. Areto futboleko Hirugarren Mailakoek, berdin. Lagun izango dute datorren sasoi honetan zaleen animatzeko grina (zelaietan %60ko edukiera dago baimenduta).
Gainontzekoak ez dira hasiko oraindik. Areto futboleko eta eskubaloiko hainbat kategorien egutegi ofiziala ez dute eman, artean, argitara. Talde horien hitzorduen berri jasotzean argitaratuko du lehiei buruzko informazioa HITZAk. Honakoak dira datozen partidak:
FUTBOLA
Gizonen Hirugarren Maila. Hirugarren jardunaldia.
Santutxu – Pasaia. Gaur, asteazkena, 19:30ean Basarteko zelaian (Amurrio).
Gizonen Gorengo Maila. Bigarren jardunaldia.
Sanpedrotarra – Hondarribia. Larunbatean, 15:30ean Trintxerpen.
Pasaia – Santo Tomas Lizeoa. Larunbatean, 16:00etan Jesus Mari Zamoran.
Gizonen Lehen Erregionala. Lehenengo jardunaldia.
Axular – Sanpedrotarra. Larunbatean, 15:30ean Puion (Donostia).
Trintxerpe – Astigarragako Mundarro. Larunbatean, 17:30ean Trintxerpen.
Gizonen Gazteen Ohorezko Maila. Bigarren jardunaldia.
Beti Gazte – Pasaia. Larunbatean, 16:00etan Mastegin (Lesaka).
Hondarribia – Trintxerpe. Larunbatean, 16:30ean Ondartzan (Hondarribia).
Gizonen Gazteen Lehen Maila. Lehenengo jardunaldia.
Sanpedrotarra – Trintxerpe A. Igandean, 17:30ean Trintxerpen.
Trintxerpe B – Touring. Igandean, 17:30ean Trintxerpen.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Hirugarren Maila. Lehenengo jardunaldia.
Gernikako Lagunak – Antxo AF. Larunbatean, 17:00etan Santanape kiroldegian (Gernika).
ESKUBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila.
Donibane – Ilcapo Hondarribia. Urriaren 3an ekingo diote ligari.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila.
Leizaran Ernio – Donibane. Urriaren 3an ekingo diote ligari.
BELAR HOCKEYA
Gizonen Ipar Ligako Lehen Maila
Pasaiako Trintxerrek joan den igandean lehiatu zuen ligako hirugarren jardunaldia, 4-0 irabaziz Ganbegiren aurka. Hurrengo partidari buruzko informaziorik ez dute eman oraindik.