Zibererasoei aurre egiten trebatzeko jardunaldia, eskualdeko enpresentzat
Hilaren 28an, asteartea, izango da saioa, online eta aurrez aurre aldi berean. Izena aurreko egunera arte eman ahal izango dute interesdunek.
Oarsoaldea Garapen Agentziak zibersegurtasunaren erronkari aurre egiten ikasteko formakuntza bat antolatu du hilaren 28rako (asteartea). Saioa presentzialki nahiz telematikoki jarraitu ahal izango da, 09:00etatik 10:00ak arte.
Aldundiarekin elkarlanean, eta Ziur Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroarekin batera antolatutako hitzaldiak lan munduaren digitalizazioarekin (telelana) sorturiko arriskuei aurre egiteko baliabideak eskainiko dizkie enpresei, zibererasoak gero eta ohikoagoak baitira.
Hona hemen interesdunentzako informazio praktikoa:
- Eguna. Hilak 28, asteartea.
- Ordua. 09:00etatik 10:00etara.
- Nola. Online (GoToWebinar) eta aurrez aurre (Ziur fundazioan).
- Non. Zuatzu Enpresa Parkea
Zuatzu kalea 7, UROLA eraikina
2. lokala, 1. solairua
20018 Donostia (Gipuzkoa). - Norentzako. Gaian interesa duten eskualdeko enpresen ordezkarientzat. Mota horretako zerbitzuak jasotzen dituzten enpresak izan, edo horrelako zerbitzuak ematen dituzten enpresak izan.
- Hizlaria. Maria Penilla Azcuenaga, Ziur Fundazioko zuzendari teknikoa.
- Izen emateak. Formulario honen bidez, edota helbide elektronikora mezua idatziz eta honako informazioa zehaztuz: Enpresaren izena , IFK , helbide elektronikoa , harremanetarako pertsona eta telefonoa. Epea hilaren 27an, eguerdian, bukatuko da.