Gazte Topagune Sozialistaren aurkezpena egingo dute ostiralean
Altsasun egingo dute topagunea eta hurrengo ostiralean aurkeztuko dute GKS eta Ikasle Abertzaleak antolakundeek Pleno Aretoan.
Hurrengo ostiralean (hilak 24) Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleak antolakundeek, Altsasun urriaren 8tik 12a bitarte egingo den Euskal Herriko Gazte Topagune Sozialista aurkeztuko dute. Pleno Aretoan egingo dute agerraldia, 17:30ean.
Iraila hasieran eman zuten antolatutako elkargunearen berri, eta aditzera eman zutenez “hainbat auzi politikoren inguruan hausnartzeko aukera” egongo da bertan. Aisialdirako eskaintza prestatu dutela ere aurreratu zuten.