'Gigantes y cabezudos sin fronteras' liburua aurkeztu du Jose Luis Insaustik
Liburuaren salmentaren irabaziak Mindara elkartearentzat izango dira.
Ezaguna da Jose Luis Insausti errenteriarrak buruhandi eta erraldoein inguruan duen afizioa eta jakituria. Lan ugari egin ditu gaiaren gainean. Atzo, Gigantes y cabezudos sin fronteras liburua aurkeztu zuen. Mindara aniztasun funtzionala duten Gipuzkoako pertsonekin lan egiten duen elkartearekin elkarlanean ondutako proiektua da. Izan ere, hamargarren urteurrena beteko du aurten Mikel Izagirre zenak sortu zuen elkarteak, eta liburuaren salmentarekin lortutako irabaziak, elkarte horrentzat izango dira.
Lekuona Fabrikaren bigarren solairuan egin zuen aurkezpena Insaustik Jose Luis Asensio Mindarako presidentearekin batera.