Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
Mikel Aranburu. Futbol entrenatzailea.

"Premier Leagueko entrenatzaile izan nahiko nuke"

Mexikon dabil Aranburu, Zacatecaseko Minerosen bigarren taldearen ardura hartu berritan. Laugarren mailan dago taldea. Hango futbolaren eta bizimoduaren berri eman du oiartzuarrak.

Mikel Aranburu Mineroseko Mikel Aranburu (Oiartzun, 1985). [Arg.: www.minerosfc.com].
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/09/17

Nola iritsi da Karla Lekuonan hasitako oiartzuar bat Mexikora?
Jokalari moduan hainbat urtez jokatzen egon ondoren, ikusi nuen ez nintzela oso urrutira iritsiko. Azken urteetan, talde giroarengatik jokatzen nuen, alde batetik, eta, bestetik, entrenatzaile ikuspegi batengatik, talde bat noizbait hartzeko.

2008-2009 denboraldian hasi nintzen Haur Mailakoak entrenatzen. Tituluak ateratzen joan nintzen —nazionala dut orain—, eta Euskal Herriko hainbat taldetan ibili nintzen. AEBetan lana egiteko aukera eduki nuen, baita Mexikon ere. Pandemia iristean Euskal Herrian nintzen, eta aurten Minerosen kirol zuzendariak deitu zidan. Baiezkoa eman nion; hasieran ikuskatzaile bezala, lehen talderako, eta gero txikien talde bat entrenatzeko. Kluba berregituratu, eta bigarren taldea eman zidaten.

Mineros de Zacatecasen bigarren taldea hartu berri duzu. Zein da helburua? Harrobian lehenengo talderako meatzari lanetan ibiltzea?
Hori da. Jokalariak formatu nahi ditugu, lehen taldera jauzia emateko. Kontziente gara denek ez dutela emango, baina gure kluba bada harrobia lantzen duena, Zacatecas estatuko jokalari askorekin.

Formazioa ulertzen dugu emaitzekin lotuta; denboraldi bukaerako ligaxkara sailkatu nahi dugu. Talde guztiek entrenamendu metodologia bera dugu, baita joko eredu bera ere.

Talde gaztea daukazu, mailaren batez bestekotik beherakoa. Kalitatearekin eta gora igotzeko gosearekin ordezten al dute esperientzia gabezia hori?
Multzoko talde gazteena da. Suposatzen da talentu handiagokoak direla, eta espero dugu batzuek bizpahiru urteko epean jauzia ematea.

Taldea zenbateraino profesionalizatuta dago?Alde handia al dago hango laugarren maila eta hemengoaren artean?
Semiprofesionala da nire taldea. Klub bezala, bai, oso profesionalizatuta dago. Ideia taktiko berberak ditugu: baloia edukitzea, goian presioa egitea, jokoaren ekimena izatea…

Minerosek ez du Realaren azpiegitura, baina badugu estadio bat, bi entrenamendu zelai, kirol-hiri bat. Kluba eraikitzen ari da, baina masa sozial aldetik ez dakit noraino iristen garen —oraingoz %20 sar daiteke bakarrik—. Duela urte batzuetako Eibarrekin alderatuko nuke.

Big data prozesu bat abiaraziko da; Mexikon aitzindaria izango da. Jende prestatua nahi du zuzendaritzak, ez da hainbeste lagunkerian erortzen. Hori asko nabaritzen da. Beste ligak ikuskatzen ditugu, jokalari bila; nire kasuan, RFEF 1a.

mikel aranburu

Mikel Aranburu, Minerosen Carlos Vega Villalba estadioan.

Futbolari dagokionez, zein dira hango eta hemengo alderik handienak?
Europan ezezaguna izanagatik, Mexikokoa oso lehiakorra da. Liga indartsuenetatik koska bat beherago egon arren, maila handiko sistema da. Jokalariak oso lehiakorrak, teknikoak eta borrokalariak dira.

Lehen Mailan liga ez dago hain polarizatua. Edozein taldek irabaz dezake, zortzi hautagai egon daitezke. Espainiako Ligan, bizpahiruren gauza da beti. Hemen, profesionalismotik kanpoko ligetan gabeziak daude, pribatuak dira, baina pausoak ematen ari dira.

Jendeak pasio handiarekin bizi du futbola, han baino gehiago ziurrenik. Partidak oso hautsiak dira, joan-etorrikoak dira, baina denek ez duten berdin jokatzen.

Frankizia sistema dago: taldeak eros ditzakezu, egoitza aldatu… Hori ez dut asko gustuko. Estadio gehienak ederrak dira, edukiera handiarekin, eta Ameriketan gehien kobratzen dutenetakoak dira. Aurrera doan liga da; oraindik koska bat falta zaio Europako liga indartsuenekin parekatzeko.

Zacatecasek 138.000 biztanle ditu, erlatiboki txikia da. Zer moduzkoa da hango bizimodua?
Guadaluperekin elkartuta dago, eta han 200.000 biztanle inguru dira. Hiri txiki bat da Mexiko denerako, eta lasaia da. Gertuen dauden hiri handiak San Luis eta Aguascalientes dira. Leku turistikoa da, bereziki, kulturala.

Jendea oso abegikorra da, kanpotik etorritakoak oso ongi tratatzen ditu. Adibidez, gidatzeko garaian, hiri handiekin alderatuta, askoz errespetu handiagoarekin gidatzen dute. Baloreak mantentzen dituztela uste dut.

Zein da zure helburua epe motzean? Eta epe luzean, ametsen bat al duzu?
Epe motzean, ligaxkarako sailkatzea eta egindako lana baloratzea, baita zintzotasuna ere. Gurekin dauden jokalari batzuk Lehen Mailan ikustea da helburua; gure klubean ez bada, beste leku batzuetan. Beraien formazio prozesuan hondar alea jartzea litzateke helburua.

Epe luzera, realzalea naizen aldetik, Realaren entrenatzaile izatea. Horrez gain, Premier Leagueko talde baten entrenatzaile izan nahiko nuke. Polita izango litzateke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.